Victoria geltokia (Londres)
Victoria geltokia (ingelesez: Victoria Station) Ingalaterrako Londres hiriburuko tren geltoki ezaguna da, Belgravia barrutian kokaturik dagoena, Westminster Hiria eta Kensington eta Chelsea artean. Buckingham jauregitik gertu dago, hiriko eremu aberatsenean beraz.
Londresko bigarren tren geltoki erabiliena da London Waterloo geltokiaren ondoren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterra hegoaldeko trenbideak iristeko 1957ko udan geltoki berri bat planifikatu zen. Hasiera batean Grosvenors Basin Terminal izena eman zioten baina 1860an inauguratu zenerako Viktoria Erresuma Batukoaren izena hartu zuen. Berehala oso erabilia bihurtu zen, baina jendetza honek atzerapenak eragiten zituen geltokian eta 1868rako Grosvenor zubia zabaldu eta trenbide lerro berriak eraiki ziren.
Metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tren geltokia izateaz gain metro geltokia ere bada. Barruti Linea eta Linea Zirkularra hartzen ditu bere baitan Victoria gelltokiak.